Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Amaya Galeote: Los que bailan

Dokumentuaren akzioak

Amaya Galeote: Los que bailan

Noiz 2025/07/11
20:00
Non Gasteiz, Félix Petite Antzokia Landaberde 31
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

Adinekoentzako dantza-ikuskizuna, kontenplatiboa eta parte hartzekoa.

Amaya Galeote dantzariak aurreko belaunaldien dantza egiteko modua gogoratzera gonbidatzen gaitu.

“Dantzaria naiz, baina ez ditut inoiz gurasoak dantzan ikusi. Hirurogeiko hamarkadako moldean dantza egiten ikasi behar nuen, proiektu jakin batek hala eskatzen zidalako. Halatan, adineko jendea dantzan filmatzea otu zitzaidan; haiei begira, haiengandik ezagutzen ez nituen gauzak deskubritu nituen. Belaunaldi jakin batzuk gorputz bidez erlazionatu izan dira, asko eta oso ondo dantzatu izan dute, eta horrek gugandik desberdin bihurtu dituzte”.

Mugimenduen bidez, dantza espresio-bide izan duten (dantza komunikatzeko eta maitemintzeko erabili izan duten) pertsonen emozio eta oroitzapenak dakarzkigu dantzariak.

Fitxa artistiko-teknikoa:

  • Egilea: Amaia Galeote
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Amaya Galeote
  • Antzezleak: Miguel Foronda, Pedro Manuel Galán, María José Jiménez, Adoración Muñiz eta Julián Plaza
  • Argiztapen diseinua: Paloma Parra

Sarrerak:

3 €. Kontsultatu deskontuak

Sarreren salmentaren hasiera: apirilak 10

  • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)

Apirilaren 11tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 

*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031