Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Alurr dantza taldea: Sustraien Taupada

Dokumentuaren akzioak

Alurr dantza taldea: Sustraien Taupada

Noiz 2025/08/16
20:00
Non Donostia, Donostiako Plaza Berria
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.

Alurr Dantza Taldea Ibarran egoitza duen dantza taldea da. Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino haratago dagoen ikusmira batekin.Koreografo ospetsu eta dantzari gazteen ekarpen berritzaileek, euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu. Horrela izanik eta oinarri tradizional batetik abiaturik, nortasun berritzaile bat lortu dugu. Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara.

Alurrek, bere ikuskizun eta dantzak batik bat Euskal Herriko probintzia ezberdinetan erakusten saiatu arren, bere lanak beste hainbat txokotan erakusteko aukera ere izan du, hala nola, Frantzia, Eslovenia, Alemania, Irlanda, Italia, Galizia eta Katalunian. Lan honen ondorio dira urtez urte Alurrek antzeztokietara eraman dituen ikuskizunak: Sua (2008), Oinazez (2010), Izanak Dirau (2012), 1512 (2012), Uztartuz (2012), Soinaz (2013), Bi punturen artean (2015), Lanabesak (2015), Maruxak.

"Sustraien Taupada" dantza-lanak euskal kulturaren oinarrietan eta dantza tradizionalaren elementuetan oinarritutako berrirakurketa eskaintzen du. Gure kulturaren aberastasunez baliatuz, gaurkotasunetik begiratzeak eraldaketarako irekiera eta aukera berriak sortu bait dizkigu. Zuberoako maskaradaren Zamaltzain pertsonaia abiapuntu hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako tradizio eta ohiturak aztertzen jarraitu nahi izan dugu. Haietako bakoitzak sortzen dizkiguten bihotzkaderi jarraituz, esentzia galtzen ez duen forma berrietara iristeko asmoarekin. Sustraietan oinarrituta, mugimendu eta hausnarketa sakonak sortuz; esperimentazioaren bidez, etorkizunari begira dagoen erritmo berri bat eraikitzen da”

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2026 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Abuztua 2026 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Iraila 2026 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930