Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta

Dokumentuaren akzioak

Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta

2023/10/17 08:25
Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta

Nafar Haziak dokumentaleko fotograma.

Iruñeko Ortzadar Euskal Folklor Elkarteak Nafar Haziak dokumentala aurkeztuko du urriaren 19an eta 20an. Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke honen bidez sortzen diren lotura eta harreman bereziak erakutsi nahi ditu. 

Dokumentala, argazki erakusketa eta fotoliburua

Ostegun honetan (urriak 19) estreinatuko da Film dokumentala Golem Baiona zinemetan, 20:00etan. Ostiralean, bigarren emanaldia izango da, gaztelerazko bertsioan. Bi saioetarako sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik eskuratzea. Urriaren 16tik Golem Baiona zinemetan daude eskuragarri. Bi saioetan filmaren talde sortzailearen parte bat egongo da, hala nola Izaskun Barber eta Rut Etxarte zuzendariak, baita Ortzadarreko kideak eta proiektuaren koordinatzaileak diren Nora Urtasun eta Ander Zudaire eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere.

Nafar Haziak
Nafar Haziak dokumentaleko fotograma.

Dokumentalaren emanaldira joaten direnek, Arkaitz Zudaire Lopezek Argentinako bidaia honetan egin zituen argazkiak ikusteko aukera ere izango dute, Golem Baiona zinema-aretoen atondoan izango baitira ikusgai proiekzioen bi egunetan. Argazki horiek jasotzen dituen Fotoliburua ere laster argitaratzea aurreikusten dute.

Argentinako bidaia

Aurreko urte amaieran Ortzadarreko berrogei dantzarik eta musikarik bi astez Argentinara bidaiatu zuten eta bertako Nafar Etxeetan ibili ziren emanaldiak, hitzaldiak edota ikastaroak eskaintzen. Buenos Aires, San Carlos de Bolivar, Rosario eta Mendozako Nafar Etxeak bisitatu zituzten Nafarroako dantzak eta musikak elkarbanatzeko helburuarekin. Lau Nafar Etxeetako egonaldiez gain, lau urtetik behin egiten den Nafar Etxeen topaketan parte hartzeko aukera ere izan zuten.

Nafar Haziak
Nafar Haziak dokumentaleko fotograma.

Orain estreinatuko den dokumentalaren ideia buruan, bidaiako bisitak dokumentatu ziren eta Ortzadarreko kideen eta argentinarren testigantzak jaso ziren, Orain bidaian zehar bildutako irudi eta informazioa pantailan ikusiko da.

Sinopsia

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuna bilatuko dio.

Nafar Haziak dokumentalaren kartela.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: Nafar-Haziak
  • Azpititulua: Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
  • Generoa: Dokumentala
  • Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
  • Muntaia eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
  • Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
  • Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
  • Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
  • Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
  • Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
  • Iraupena: 68 min
  • Hizkuntza: euskera, castellano
  • Filmaketa herrialdea: Argentina
  • Ekoizpen-urtea: 2023

Dokumentuaren akzioak