Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lizarraldeko herri dantzen tailerrak proposamen berriak dakartza irailean

Dokumentuaren akzioak

Lizarraldeko herri dantzen tailerrak proposamen berriak dakartza irailean

2015/09/07 09:55

Irailerako prestatu dituzten ekintzen programa zabaldu du Lizarraldeko herri dantzen tailerrak. Euskal Herriko lehengo bizitza erakusten duten postal irudien erakusketak, dantzaldiak, kopla kantaldiak zein dantzari buruzko hitzaldiak izango dira irailaren 11an hasi eta 25a bitartean Fray Diego Kultur etxean eta Lizarrako kaleetan.

Dantza heldu zein gazteengan sustatzeko helburuarekin ari da lanean Lizarraldeko herri dantzen tailerra. Herriko jendea dantzara modu errazean hurbildu nahi dute, herrian eta inguruetan betidanik egin direnak dantzatuz.  Hau da irailerako prestatu duten egitaraua:

Lizarraldeko dantzen tailerra

Irailaren 11a, ostirala

  • 19:30etan: Inaugurazioa, Arratsaldea koplaka Ordoiz taldea, Xabier Yaben eta Carmen Lakunzarenkin.

Irailaren 12a, larunbata

  • 19:30etan: Dantza plazan (Santiago enparantzan) eta askari-afaria.

Irailaren22a, asteartea

  • 19:00etan: Ohiko Bizimoduari eta Dantzari buruzko proiekzioa.

Irailaren 29a, asteartea

  • 19:00etan: Hitzaldia, Nafarroako Dantzen Atlasa (Ortzadar Euskal Folklore taldea)

Dokumentuaren akzioak