Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Alberto Velasco: La Jácara de los cuerpos imposibles

Dokumentuaren akzioak

Alberto Velasco: La Jácara de los cuerpos imposibles

Noiz 2026/03/16
18:30
Non Donostia, Donostiako Principal Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.

La Jácara de los cuerpos imposibles bertso, dantza eta poesia birtualezko kabaret sikaliptikoa da, Alberto Velascok zuzendutakoa.

La Jácara de los cuerpos imposibles Espainiako Urrezko Mendeko genero-performatibitateaz mintzatzen da; iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da. Emozioak eta gorputzak lotzen ditu; haien gainean noizbait esan zuten ezinezkoak zirela, ez zirela existitzen, animalia mitologikoak zirela, eta, halere, zure aurrean daude gaur. Arnasten dute. Dantzatzen dira. Askeak dira. Ikuskizunak bertsotan goraipatzen du aniztasuna, eta arauaren itzalak distirarazten ditu. «Ez dira beti harenak izan behar istorioa eta luma» (Lope de Vega).

Jácara Espainiako Urrezko Mendeko komedien ekitaldiartean antzezten ziren genero satirikoetako bat zen, eta oso hedatua zegoen. Pertsonaiak gaizkileak, pikaroak, txuloak, harroputzak eta hanparen munduko jendea izaten ziren. Jatorriz, jácara ez zen genero dramatikoa zentzu hertsian, baizik eta poesia kantatua eta, batzuetan, dantzatua; mundu guztiak ezagutzen zituen, eta oso errotuak zeuden herritarren artean. Dantzaldia hasi aurretik, ikusleek jácara! oihukatuz eskatzen zuten antzerki-jaiaren jarraipena.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia, zuzendari artistikoa, koreografia: Alberto Velasco
  • Dramaturgia: Ruth Rubio
  • Antzezleak: Alberto Velasco, Lucia Arestegui, Joan Galo
  • Bertso maistra: Nieves Soria
  • Zuzendari laguntzailea: Carla R. Cabané
  • Musika: Fernando Nequecaur
  • Argiztapena: Bela Nagy
  • Jantziak: Sara Sánchez de La Morena
  • Proiektu-kudeatzailea: Elena Martínez
  • Diseinua: Laura Velasco
  • Argazkilaritza: Dominik Valvo

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930