San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak ageri dira dantzatzen arizkundarrak. Billantziko txiki eta bere itzulia, billantziko zaharra dantzatzen dute lehenengo. Segidan zahar-dantza eta azkenik mando zaharrarena edo mando zaharraine. Nahiko ohikoa izaten da mutil-dantza sorta hau segidan dantzatzea. Hemen urratsak:
Billantziko txiki
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Billantziko zaharra (Billantziko txikiaren itzulia)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin (Bitan)
Aitzinet pasa
(Osoa bitan)
Zahar-dantza
Erdizke batekin - Ebatsi (Bitan)
Aitzinet pasa - Ezker - Ebatsi (Bitan)
(Osoa bitan)
Mando zaharraine
Aitzinet pasa - Ezker - Gibelat pasa - Eskuin
Aitzinet pasa - Ezker Batekin - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Salto bat
(Osoa bitan)
Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.