Dokumentuaren akzioak
Agenda

Azeri-dantza
Noiz: 2022/06/26 09:00Non: Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Aurreskua
Noiz: 2022/06/26 11:30Non: Donibane Lohizune, Eliza ataria
Ekainaren 26an,11:30tan ohorezko aurreskua (soka dantza) egingo dute Begiraleak dantza taldeko dantzariek elizaren atarian. Ondotik mutxikoak.

Ezpata-dantza eta brokel-dantza
Noiz: 2022/06/26 12:00Non: Irun
Ibilbidea Ama Xantalen ermitan hasiko dute, Urdanibia plaza zeharkatu, San Juan plazara igo eta Triangelu plazara iritsiko dira. Bertan, brokel dantzetako bat eskainiko dute, bertatik Artalekura igo, eta Kale Nagusiaren goiko aldean Ezpata dantza dantzatuko dute. Hori bukatuta, San Juan plazara jaitsiko dira eta Ezpata dantza eta Brokel dantza osorik eskainiko dituzte. Gutxi gorabehera 13:30ean izango da udaletxeko plazara iritsiera.

Aurreskua
Noiz: 2022/06/26 12:30Non: Zarautz, Iñurritza
Zarauzko Iñurritza auzoan San Pelaio jaiak ospatzen dituzte. Ekainaren 26an, aurreskua dantzatzen dute eta hurrengo egunean oilasko-biltzea egiten dute.

Ertza: Dye Dye
Noiz: 2022/06/26 13:00Non: Hernani, Biteri plazan

Mutil-dantzak
Noiz: 2022/06/26 21:00Non: Arizkun
San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua: Ekainak 23, osteguna Ekainak 24, ostirala Ekainak 25, larunbata Ekainak 26, igandea

Kimua: Generoa
Noiz: 2022/06/26 22:00Non: Getxo, San Nikolas plaza
GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira. Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Oilasko biltzea
Noiz: 2022/06/27 06:00Non: Zarautz, Iñurritza
Zarautzen, Iñurritza auzoan San Pelaio jaietan egiten den oilasko biltzea.

Azeri-dantza
Noiz: 2022/06/27 09:00Non: Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Sorgin-dantza
Noiz: 2022/06/28 16:30Non: Lasarte-Oria
16:30ean Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan bukatuko da eta bidean, tarteka, tarteka dantza egingo dute.
Dokumentuaren akzioak