Dokumentuaren akzioak
Agenda

Trapujaleen jaitsiera
Noiz: 2023/02/16 19:30Non: Lezo
Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira.

Hartzaren esnaera
Noiz: 2023/02/17 18:30Non: Segura
Aizkorritik Segurara jaisten da Hartza arratsaldeko 18:30ean ostiral mehe egunean. Bere inguruan ibiltzen dira uxatzaileak, aurrean harrapatzen duten edonori maskuri edo puxikarekin jotzeko. Herriko puntu ezberdinetan, herriko gazte talde batek, bakoitzak bere mozorroa jantzita duela, jorrai-dantza dantzatzen du.

Kokomarroak
Noiz: 2023/02/17 19:00Non: Artea
Kokomarroan aterako dira Artean otsailaren 17 iluntzean, 19:00etan Kultur Etxetik. Hainbat urtez lozorroan egon ostean, 2021ean, herritar taldetxo batek herriko zaharrenek akorduan dituzten Kokomarroak “berpiztu” zituzten.

Kaldereroak
Noiz: 2023/02/17 19:30Non: Eibar
Ostiral mehez ateratzen dira Eibarko kaldereroak Urkizutik hasi eta Untzagako plazaraino kantu eta dantzak eskainiz.

Porrero eta Sorgina
Noiz: 2023/02/17 20:00Non: Agurain
Arratsaldeko 20:00etan Porrero eta Sorginaren agurra ospatzen dute herrian. Ostiralean jaisten dira Opakuatik eta inauteri osoak ematen dituzte udaletxeko balkoian. Astearte inauterian, Porrero eta Sorginari azken agurra ematen diete.

Talai-dantza
Noiz: 2023/02/18 08:00Non: Amezketa
Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa.

Kaskarotak
Noiz: 2023/02/18 09:00Non: Beskoitze, Uztaritze, Urruña
Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira. Urtarrilak 7, larunbata Urtarrilak 8, igandea Urtarrilak 14, larunbata Urtarrilak 15, igandea Urtarrilak 28, larunbata Urtarrilak 29, igandea Otsailak 4, larunbata Otsailak 5, igandea Otsailak 11, larunbata Otsailak 12, igandea Otsailak 18, larunbata Otsailak 19, igandea Otsailak 25, larunbata Kaskarotak 2023

Puska biltzea
Noiz: 2023/02/18 09:00Non: Irun
Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan. Inaute larunbata: Inaute igandea:

Sorgin-dantza
Noiz: 2023/02/18 10:00Non: Antzuola
Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan. Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

Añorgako Dibertimentua
Noiz: 2023/02/18 10:00Non: Añorga
Goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Karmengo Ama eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia.
Dokumentuaren akzioak