Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Arai danza: Miradas cruzadas

Dokumentuaren akzioak

Arai danza: Miradas cruzadas

Noiz 2026/01/24
19:00
Non Amurrio, Amurrio Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Dantza inklusiboko ikuskizuna.Berdinak al gara denok? Dibertsitatea, begirada gurutzatuak, aldeak. Nola ikusten nauzu?, Nola ikusten zaitut nik? Ezjakintasuna, jakin-mina, arbuioa, samurtasuna, mesfidantza, enpatia... Desgaitasun intelektuala duten 18 dantzarik osatzen dute Arai Danza. Bere azken lana Miradas Cruzadas, 20 urtez taldekideen gaitasun, frustrazio, lorpen, muga eta irrika desberdinak ezagutu ondoren sortutako ikuskizuna.

Mundua nola sentitzen eta ikusten duten eta nola begiratzen dieten ikusarazteko lana. Dantzaren bidez munduari buruz duen ikuspegia azalduko digute.Lehen eskutik talde kideek kontatutako lekukotzen gainean osatu da lanaren gidoia: inprobisaziotik abiatzen diren mugimenduak, talde kideen gorputz eta ezaugarrietara egokitutako koreografiak. Bi koreografo dantzari lanetan integratuko dira, eta familiekin lankidetzan aritzen dira, gai delikatu eta konplexua delako.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Irene Aguirreurreta, Ariane Bustinza, Uxia Feijóo, Irune de la Morena, Nerea Fernández de Retana, Nerea Urrutia, Aitziber Perea, Izaro Martínez, Maider Alonso, Jon Abad, Laura Cid, Paula Samaniego, Lorena García de Vicuña, Víctor Arillaga, Willi Reguero, Uxue Olano, Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Konpainia: Arai danza
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Argiztapena: Urtzi Ibáñez de Opakua
  • Jantziak: Yolanda Urkiza

 

 

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930