Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Eva Bertomeu: Espantoso

Dokumentuaren akzioak

Eva Bertomeu: Espantoso

Noiz 2025/10/05
19:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Espantoso" bakar-saioak nire bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Nire antze energetikoa -ezaguera dudanetik berez dudana- eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: nire alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.

"Espantoso", halaber, jatorrizko mugimenduaren bilaketa da, dantza baino lehen, ikasketaren aurretik, nigan bizi zen mugimenduarena. Nire oroitzapenen artean ezkutatzen den lehen sena da. Nire dantza “Espantoso”-n nire literatura emozionala da.

"(…) bizitzaren funtsa, nahimena, norberaren bizitza etengabeko min tamalgarri bezain ikaragarria da: eta, bestalde, hori guztia, antzezpen hutsean edo artelanetan gorpuztua, oinaze orotatik libre dago, eta egundoko ikuskizuna aurkezten du", Arthur Schopenhauer.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza, koreografia eta antzezpena: Eva Bertomeu
  • Laguntza koreografikoa, artistikoa eta mugimenduarena: Pau Arán, Toni Aparisi eta Christine Cloux
  • Argiztapenaren diseinua: Florin Badilici
  • Jantziak: Tonuca Belloch
  • Musika-hautaketa eta soinu-ingurunea: Eva Bertomeu
  • Argazkia: Dani Requeni, Jorge Pérez eta Lucía González
  • Diseinu grafikoa: Dani Requeni
  • Ekoizpen-laguntzailea: Juan Planelles
  • Sorkuntza-egoitza Carme Teatren (Valentzia)
  • Ekoizpena: Eva Bertomeu Danza

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031