Myriam Perez Cazabon: Iceberg
- https://dantzan.eus/agenda/2024-06-21_myriam-perez-cazabon-iceberg
- Myriam Perez Cazabon: Iceberg
- 2024-06-21T19:30:00+02:00
- 2024-06-21T23:59:59+02:00
- * Ibaiondo Dantzan 2024 programaren egitarauaren barruan. Iceberg konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa, zeinetan esploratutako eta ibilitako bidearen islada besterik ez dagoen. Helmuga lausoa izan arren eta noraezean, desorekatuta ibili arren, bidean aurrera egin beharra dago. Iceberg lurralde desberdinak zeharkatzen dituen eremu geografikoa da, non barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta sakoneko eremuak zeharkatzen diren, non sumendiak ere lehertzen diren. Myriam Perez Cazabon koreografoaren eta Nagore Legarreta argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da Iceberg. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen eta lurraldeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin, Iceberg bi disziplina artistiko hauen arteko hartu-emanerako gunea da, non, argazkilaritzaren iraunkortasuna osagarri bilakatzen den dantzaren iragankortasunerako. Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon Koreografia: Myriam Perez Cazabon, dantzarien laguntzarekin Argazki erakusketa, irudiak: Nagore Legarreta Dantzariak: Leire Otamendi, Nekane Mendizabal, Oihana Vesga, Myriam Perez Cazabon Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga Musika: Elle Belga Musika ekoizpena: Karlos Osinaga Jantziak, eszenografía: Myriam Perez Cazabon Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila Babesa eta elkarlana: Donostia Kultura, Gipuzkoako Dantzagunea
2024/06/21 19:30
Bilbo, Gernikako Lorategien Plaza (Miribilla)
* Ibaiondo Dantzan 2024 programaren egitarauaren barruan.
Iceberg konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa, zeinetan esploratutako eta ibilitako bidearen islada besterik ez dagoen. Helmuga lausoa izan arren eta noraezean, desorekatuta ibili arren, bidean aurrera egin beharra dago. Iceberg lurralde desberdinak zeharkatzen dituen eremu geografikoa da, non barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta sakoneko eremuak zeharkatzen diren, non sumendiak ere lehertzen diren.
Myriam Perez Cazabon koreografoaren eta Nagore Legarreta argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da Iceberg. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen eta lurraldeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin, Iceberg bi disziplina artistiko hauen arteko hartu-emanerako gunea da, non, argazkilaritzaren iraunkortasuna osagarri bilakatzen den dantzaren iragankortasunerako.
- Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon, dantzarien laguntzarekin
- Argazki erakusketa, irudiak: Nagore Legarreta
- Dantzariak: Leire Otamendi, Nekane Mendizabal, Oihana Vesga, Myriam Perez Cazabon
- Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga
- Musika: Elle Belga
- Musika ekoizpena: Karlos Osinaga
- Jantziak, eszenografía: Myriam Perez Cazabon
- Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila
- Babesa eta elkarlana: Donostia Kultura, Gipuzkoako Dantzagunea