Loinazko ezpata-dantza
- https://dantzan.eus/agenda/2023-05-22_loinazko-ezpata-dantza
- Loinazko ezpata-dantza
- 2023-05-22T08:30:00+02:00
- 2023-05-22T23:59:59+02:00
- Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. 09:00 Prozesioa Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian Meza Nagusia. 10:30 Erromeria Musika Eskolako trikitilari taldearekin, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatuz. Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan: Maiatzak 21, igandea 12:00 Udalbatzaren soka-dantza Maiatzak 22, astelehena 9:00 Loinazko ezpata-dantza Maiatzak 23, asteartea 12:00 Umeen soka-dantza 19:00 Helduen soka-dantza
Argazkia: Eire Vila
2023/05/22 08:30
Beasain, Loinazko San Martinen basilika
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.
- 09:00 Prozesioa Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian Meza Nagusia.
- 10:30 Erromeria Musika Eskolako trikitilari taldearekin, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatuz.
Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:
Maiatzak 21, igandea
- 12:00 Udalbatzaren soka-dantza
Maiatzak 22, astelehena
Maiatzak 23, asteartea
- 12:00 Umeen soka-dantza
- 19:00 Helduen soka-dantza