Santa Krutz ezpata-dantza

  • Santa Krutz ezpata-dantza
  • 2023-05-03T10:30:00+02:00
  • 2023-05-03T23:59:59+02:00
  • Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.   10:30: Dultzaineroak kalez kale. 10:30: Banderaren Jetsiera Udal korporazioa, eskopeteroak eta Txistulariak lagunduta. 10:30: Ezpata Dantza Santakrutz zubian. 11:00: Meza Santua Santa Krutz ermitan. 11:30: Eskopeteroak Santa Krutz zubian. 11:30: Ezpata-dantza eta brokel-dantzak Santa Krutz zubian.
Santa Krutz ezpata-dantza
Noiz

2023/05/03 10:30

Non

Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:30: Dultzaineroak kalez kale.
  • 10:30: Banderaren Jetsiera Udal korporazioa, eskopeteroak eta Txistulariak lagunduta.
  • 10:30: Ezpata Dantza Santakrutz zubian.
  • 11:00: Meza Santua Santa Krutz ermitan.
  • 11:30: Eskopeteroak Santa Krutz zubian.
  • 11:30: Ezpata-dantza eta brokel-dantzak Santa Krutz zubian.