Igartzako Dantzarien Eguna

  • Igartzako Dantzarien Eguna
  • 2022-09-10T12:00:00+02:00
  • 2022-09-10T23:59:59+02:00
  • Igartzako Ezpata-dantzarien XVI. Eguna. Egitaraua 12:00 Bandera jasotzea Udaletxean.  12:05 Igartzako dantzarien kofradiaren irteera San Martin plazatik Igartzaraino. 12:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan Arratsaldean, poteoa Izer eta Alabien trikitilariekin.   Aurten ohorezko kofrade kide Maria Jesus Alvarez izendatuko dugu Igartzako Dantzarien XVI. egunean. Mariaje Salleko Adiskideak-eko nesken taldeko lehen irakaslea izan zen, Raimon Gamaiorekin batera taldea martxan jartzen lagunduz 1973. urtetik aurrera. Aurretik Adiskideak eta Goierri dantza-taldeetan aritu zen. Ondoren, Aurtzaka dantza-taldearen sortzaileetako bat izan zen eta Beasaingo  emakumezko dantzari asko eta askoren  erakusle izateaz gain, dantzari guztion eredu eta erreferentzia  dugu.Txikitan hasi eta bizi guztian eutsi dio Mariajek bere dantzarako zaletasunari,  eta horren froga azpimarragarria da oraindik ere erreferentzi garrantzitsua dela gure Kofradiarako, batez ere emakume dantzariok Beasainen daukagun garrantzitsuenetakoa. Orain arte izendatutako kofradia kide guztiak gizonezkoak izan dira. Maria Jesus Alvarez izango da kofradiako lehen ohorezko emakumea. Hauek dira orainarteko ohorezko kofradia kideak: Juantxo Agirre Juan Antonio Urbeltz Raimon Gamaio Joseba Juarez Jesus Mari Garate Juanito Cacho Javi Sarriegi "Paxatxo" Maria Jesus Alvarez Unanua
Igartzako Dantzarien Eguna
Noiz

2022/09/10 12:00

Non

Beasain

Igartzako Ezpata-dantzarien XVI. Eguna.

Egitaraua

  • 12:00 Bandera jasotzea Udaletxean. 
  • 12:05 Igartzako dantzarien kofradiaren irteera San Martin plazatik Igartzaraino.
  • 12:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan
  • Arratsaldean, poteoa Izer eta Alabien trikitilariekin.

 

Aurten ohorezko kofrade kide Maria Jesus Alvarez izendatuko dugu Igartzako Dantzarien XVI. egunean.

Mariaje Salleko Adiskideak-eko nesken taldeko lehen irakaslea izan zen, Raimon Gamaiorekin batera taldea martxan jartzen lagunduz 1973. urtetik aurrera. Aurretik Adiskideak eta Goierri dantza-taldeetan aritu zen. Ondoren, Aurtzaka dantza-taldearen sortzaileetako bat izan zen eta Beasaingo  emakumezko dantzari asko eta askoren  erakusle izateaz gain, dantzari guztion eredu eta erreferentzia  dugu.
Txikitan hasi eta bizi guztian eutsi dio Mariajek bere dantzarako zaletasunari,  eta horren froga azpimarragarria da oraindik ere erreferentzi garrantzitsua dela gure Kofradiarako, batez ere emakume dantzariok Beasainen daukagun garrantzitsuenetakoa.

Orain arte izendatutako kofradia kide guztiak gizonezkoak izan dira. Maria Jesus Alvarez izango da kofradiako lehen ohorezko emakumea.
Hauek dira orainarteko ohorezko kofradia kideak:

  • Juantxo Agirre
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Raimon Gamaio
  • Joseba Juarez
  • Jesus Mari Garate
  • Juanito Cacho
  • Javi Sarriegi "Paxatxo"
  • Maria Jesus Alvarez Unanua