Bordon-dantza eta soka-dantza
- https://dantzan.eus/agenda/2022-06-24_tolosa-bordon-dantza-eta-soka-dantza
- Bordon-dantza eta soka-dantza
- 2022-06-24T10:00:00+02:00
- 2022-06-24T23:59:59+02:00
- Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek. 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
Argazkia: Oier Araolaza. Dantzan, CC BY-SA
2022/06/24 10:00
Tolosa
Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.
-
10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-
tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko -
16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.