Akram Khan Company: Jungle book reimagined

  • Akram Khan Company: Jungle book reimagined
  • 2022-06-04T19:00:00+02:00
  • 2022-06-04T23:59:59+02:00
  • Akram Khan nazioarteko koreografo handi eta ezagunak Oihaneko liburua (Jungle Book) berrimajinatu du, eta obra guztiz berria eraiki du Rudyard Kiplingen jatorrizko istorioan oinarrituta, partitura original batekin gainera. Istorio maitagarriaren berrinterpretazioa beste ikuspegi batetik abiatzen da, gure mundua heredatuko duten eta etorkizuneko narratzaile bihurtuko diren gaurko haurren begiradatik. Oihaneko liburuaren sustraietan, gizateriak naturari egiten dion kalte sakona dago. Akramek eta bere taldeak Mowgliren bidaia berrimajinatu dute, klima-aldaketaren inpaktuak suntsitutako mundu batean harrapatuta dagoen errefuxiatu baten begiradaren bitartez. Haur horrek lagunduko digu guk, mundu modernoak, isilarazi nahi ditugun mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten. Jungle Book Reimagined (Oihaneko liburua berrimajinatzen) hamar dantzarik interpretatzen dute, proiekzio ederretan eta musika oroitarazlean oinarritzen den eszenografia oso bisual batekin, agertokia gaurko mitoetan murgiltzen den mundu magiko bihurtzeko.
Akram Khan Company: Jungle book reimagined
Noiz

2022/06/04 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Akram Khan nazioarteko koreografo handi eta ezagunak Oihaneko liburua (Jungle Book) berrimajinatu du, eta obra guztiz berria eraiki du Rudyard Kiplingen jatorrizko istorioan oinarrituta, partitura original batekin gainera. Istorio maitagarriaren berrinterpretazioa beste ikuspegi batetik abiatzen da, gure mundua heredatuko duten eta etorkizuneko narratzaile bihurtuko diren gaurko haurren begiradatik.

Oihaneko liburuaren sustraietan, gizateriak naturari egiten dion kalte sakona dago. Akramek eta bere taldeak Mowgliren bidaia berrimajinatu dute, klima-aldaketaren inpaktuak suntsitutako mundu batean harrapatuta dagoen errefuxiatu baten begiradaren bitartez. Haur horrek lagunduko digu guk, mundu modernoak, isilarazi nahi ditugun mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten. Jungle Book Reimagined (Oihaneko liburua berrimajinatzen) hamar dantzarik interpretatzen dute, proiekzio ederretan eta musika oroitarazlean oinarritzen den eszenografia oso bisual batekin, agertokia gaurko mitoetan murgiltzen den mundu magiko bihurtzeko.