Loinazko ezpata-dantza

  • Loinazko ezpata-dantza
  • 2022-05-30T08:30:00+02:00
  • 2022-05-30T23:59:59+02:00
  • Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. 09:00 Prozesioa Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian Meza Nagusia. 10:30 Erromeria Musika Eskolako trikitilari taldearekin, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatuz.   Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan: Igandea 12:00 Udalbatzaren soka-dantza Astelehena 9:00 Loinazko ezpata-dantza Asteartea 12:00 Umeen soka-dantza 19:00 Helduen soka-dantza Ostirala 19:00 Azken dantza maisua dokumentalaren estreinaldia
Loinazko ezpata-dantza

Argazkia: Eire Vila

Noiz

2022/05/30 08:30

Non

Beasain, Loinazko San Martinen basilika

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

  • 09:00 Prozesioa Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian Meza Nagusia.
  • 10:30 Erromeria Musika Eskolako trikitilari taldearekin, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatuz.

 

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Igandea

Astelehena

Asteartea

Ostirala