Maskaradak 2022

  • Maskaradak 2022
  • 2022-04-10T09:00:00+02:00
  • 2022-04-10T23:59:59+02:00
  • Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek. Egutegia Urtarrilak 16, igandea: Atharratze Urtarrilak 22, larunbata: Pagola Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü Otsailak 6, igandea: Barkoxe Otsailak 13, igandea: Altzürükü Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi Martxoak 6, igandea: Muskildi Martxoak 12, larunbata: Idauze Martxoak 19, larunbata: Ainharbe Martxoak 26, larunbata: Aloze Apirilak 3, igandea: Maule Apirilak 10, igandea: Liginaga (aldaketa egon da, berez Irurin egitea aurreikusten zen) Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga   Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Maskaradak 2022
Noiz

2022/04/10 09:00

Non

Liginaga

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Egutegia

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe
  • Otsailak 13, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 3, igandea: Maule
  • Apirilak 10, igandea: Liginaga (aldaketa egon da, berez Irurin egitea aurreikusten zen)
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.