Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako maskarada Barkoxen

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskarada Barkoxen

Beste bi baino ez dira geratzen. Bi aukera geratzen dira Idauze-Mendiko gazteek antzeztutako 2015eko maskaradak ikusteko eta entzuteko. Atzo Barkoxen eman zuten, datorren astean Sohütan eskainiko dute eta hilaren 19a Idauze-Mendin.
Egilea
Gotzon Aranburu
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Barkoxe
Mota
Albistea
Data
2015/04/06
Lotura
Naiz

Ikusgarria izan da igandeko emanaldia Barkoxen, Pierre Topet ‘Etxahun’ koblakari mitikoaren herrian. Goizeko hamarretan barrikadekin hartu dituzte herritarrek maskaradako buhameak, xorroxak eta enparauak. Eguerdian bazkaldu egin dute eta arratsaldeko lehen orduan hasi da ikuskizuna herriko plazan, berrehun bat lagunen aurrean.

Oso gazteak izan dira aurtengo joko egileak, eta horietarik asko neskak, gehiengoa dantzarien artean. Bitxikeria bat: xorrotx nagusia –Jean Michel Ondarzuhu– eta xorrotx mutila –Cedric Elgoien– osaba ilobak dira. Haien guztien dantzak, jauziak, kantuak eta bihurrikeriak nagusitu dira Zuberoako ekialdeko mugako herrian, ikusleen gozamenerako.

Aurtengo maskaradak ikusteko beste bi aukera geratzen dira: heldu den astean Sohütan, eta hilaren 19an Idauze-Mendin, aurrenekoa ematen zuten toki berean, ohitura baita lehenengoa eta azkenekoa emaileen herrian eskaintzea. Hala, bi aste barru bukatuko da urtarrilaren 18an hasitako zikloa.

 

Dokumentuaren akzioak