Zuberoako Kompany Beritza dantza-taldea, Donostian

Zuberoako dantza tradizionaletatik abiatuta, eta Edu Muruamendiaraz koreografoaren zuzendaritzapean, Kompany Beritza taldeak Baküna Show ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, hilak 7, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etatik aurrera.
Egilea
Donostia Kultura
Hedabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
Lotura
Nontzeberri

Muruamendiaraz koreografoak ez ezik, Johañe Etchebest dantzari eta dantza irakasleak eta Catherine Arçanuthurry dantzari klasiko profesional ohiak ere parte hartu dute obraren sorkuntzan.
Dantza-ikuskizunak, hain justu, Zuberoako dantza tradizionala eta garaikidea uztartu nahi ditu; lau zatitan egituratzen da, eta Zuberoa moderno bat erakutsi nahi du. 

Donostia Kulturaren arabera, “Kompany Beritzaren sorkuntza lana bi egitasmo hauetan sustraitu egin da; Zuberoako kultur oparotasunaren ildotik adierazpide berri eta berezi bat gauzatzea eta Zuberoako berrikuntzarako bideak irekitzea, kultur sustraietan oinarrituta”.

Honen harira esan behar da, bihar, osteguna, 11:30ean, prentsaurrekoa izango dela San Telmo Museoan, datorren larunbatean, hilak 7, ospatuko den Xiberoaren Eguna aurkezteko.

Zuberoako Kompany Beritza dantza-taldea, Donostian