Dokumentuaren akzioak
Zuberoako iragana, oraina eta geroa ezagutzeko jarduerak
San Telmok bideoak eta argazkiak erakutsiko ditu, eta Victoria Eugeniak ‘Baküna Show’ emanaldia hartuko du
Hasteko, Zuberoaren eguna egingo dute San Telmo Museoan, 11.00etatik 17.00etara. “Bere altxorrak erakusgai jarriko dituzte maskaradari buruzko argazki erakusketan”, azaldu zuen Almirallek. Horretaz gain, Ekitaldi Aretoan hainbat erakus-mahai jarriko dituzte. Alde batetik, turismoari buruzko informazioa lor-tzeko aukera egongo da, eta Zuberoako artzaingoaren, energiaren, oihanen, eta abarren inguruko bideoak jarriko dituzte, argazki batzuekin batera. Bestalde, larunbata izanik, familientzako tailerrra ere egingo dute, zamaltszaina maskaradako pertsonaia aukeratu dutelarik. Bertan, zamaltzainaren elementu ezberdinak sortuko dituzte partehartzaileek, kapela eta zaldia, esaterako.
balleta eta maskarada Arratsaldeko hitzordua Victoria Eugenian izango da, Kompany Beritzaren eskutik. Baküna Show ikuskizunak dan-tza eta maskarada nahastuko ditu eta 20.00etan hasiko da. “Zuberoako tradiziotik abiatu eta ballet garaikidearekin nahastuz, lan borobila sortu du Johañe Etchebesten taldeak”, adierazi zuen Almirallek.
Guztira, 25 urte inguruko 13 dan-tzari arituko dira, Zuberoako dan-tza konpainia desberdinetatik etorriak. “Oso ikuskizun berritzailea da”, adierazi zuen Michel Etchebest Mauleko alkateak eta Zuberoa Herri Elkargoko lehendakari ordeak. “Iparraldea zeharkatu du ikuskizun honek, eta gure kulturaren berpizte bat bezala ikusten dugu”, gaineratu zuen. Gainera, emanaldi honi esker, ia mugarik ez dagoela erakutsi nahi dute, geroari erreferentzia eginez. “Honela, Iparralde eta Hegoalderen artean zubia sortzen ari gara”. Oraindik badaude ikuskizunerako sarrera gutxi batzuk, eta 6, 12 edo 15 euroren truke daude salgai.
‘Xiberoa ausarta’ eguneko antolatzaileak atzo, San Telmo Museoan.
Dokumentuaren akzioak