Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoa oraintxe zertan den erakutsiko dute San Telmo Museoan larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Zuberoa oraintxe zertan den erakutsiko dute San Telmo Museoan larunbatean

Victoria Eugenian 'Baküna Show' dantza-ikuskizuna emango dute

Zertan da orain Zuberoa? Zer egiten du euskal probintzia txikienak, 13.000 biztanle baino ez dituen horrek? Erantzuna, larunbatean, Donostiako San Telmo Museoan. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte, argazkiak, bideoak eta Zuberoako turismoaz eta ekonomiaz argibideak egongo dira hango ekitaldi aretoan, sarrera dohainik izango delarik.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2015/02/05
Lotura
Diario Vasco

Gero, 17:00etan, museoan bertan, familientzako tailerra egongo da, maskaradei buruzkoa, eta familia bakoitzak bost euroko sarrera ordaindu beharko du.

Eta eguna borobiltzeko,‘Baküna Show’ dantza-ikuskizuna emango dute Victoria Eugenia antzokian Konpany Beritza elkartekoek, guztira hamahiru dantzari ariko direlarik. Zuberoako dantza tradizionaletan oinarrituta, ballet garaikideko ikuskizuna moldatu du Johañe Etchebestek, koreografiez Edu Muruamendiaraz arduratu delarik. Antzokiko 900 tokietatik, 800 daude jadanik erosita.

Donostiako eta Zuberoako ordezkariak, San Telmon.

Donostiako eta Zuberoako ordezkariak, San Telmon. / USOZ

Dokumentuaren akzioak