Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Dokumentuaren akzioak

Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/02/05
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Trapujalerekin batera iritsiko dira aurten ere Inauteriak Lezora eta sei egunetan hamaika ekitaldi izango dira herritarren gozamenerako. Lezoko eragileekin elkarlanean osatu dutela egitaraua esan du Ainhoa Zabalok gaur goizean  prestatu dituzten ekintzak aurkezteko egin duten agerraldian. Elkarlana oso sstraituta dagoela eta ezinbestekoa da Zabaloren ustez, “Lezo bizi eta dinamikoa nahi badugu”.

Ostegunzurian helduko da Inauterien protagonista nagusia, Trapujale Martizkone baserritik abiatuta 19:30ean. Ez da bakarrik jaitsiko Gurutze Santuaren plazara, Alde Zaharreko Joaldunak, musika eskolako musikariak eta Trapujale taldeko laguntzaileak izango ditu ondoan. Hitzordu nagusiaren aurretik, ordea, Lezo Herri Eskolara bisita egingo du 16:00etan Tarpujale Txikik eta bertan, harrera egingo diote ikasleek 16:00etan.

Kalejira eta Trapujale festa

Ostiralhorirako egun osoko egitaraua antolatu dute.Goiz partean haur eta gazteek girotuko dituzte bazterrak. Goiztiarrenak izango dira Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasle eta irakasleak, 9:30etan hasiko baitute kalejira: Ordubete beranduago berriz, Euskaldunak eta balea emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian.

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek bestalde ohiko Trapujale Festa egingo dute Gurutze Santuaren Plazan 11:00etatik aurrera. Euskal Inauteri dantzen emanaldia, hamaiketako eta Trapu jolasak antolatu dituzte.

Arratsalde partean Murixka Dantza taldea eta Lezoko Euskal Dantzazaleen txanda izango da. Zirikuen kalejira eta Sorgin dantza egingo dute lehenek eta Nafarroako Inauteriaren dantzak egingo dituzte bigarrenek.

Gazte Asanbladaren gazte ezkontza

Euskal presoen aldeko karteladak ere izango du tartea Inauterietako egitarauaren barruan eta Tiñelu elkarteak barrikotea hartuko du. Gazte Asanbladak GaztEzkontza eta familia argazkia antolatu ditu, bestalde. Pasaia-Lezo Lizeoak gazte afaria hartuko du jangelan, eta elektrotxarangaren emanaldiarekin amaituko dira ostiralhoriko ekitaldiak.

Larunbatgorri eta Igandubelen kalejirak izango dira protagonistak. Irrien Lagunak taldeak larunbatean, eta Murixka Dantza taldeak igandean, kalejirak antolatu dituzte lehen aldiz. Irrien Lagunena irekia da, eta baleazaleak gaia hartuta aspaldiko baleen arrantza dantza koreografiak irudikatuko dituzte. Murixkakoek berriz, Iparraldeko Inauteriak izeneko ikuskizuna egingo dute.

Astelehenarrean haurrak izango dira protagonista eta eurei begira haur jolasak eta Desperaux filmaren emanaldia izango dira Gezalan.

Asteartebeltzarekin amaituko dira Inauteriak hilaren 17an. Orduan erreko dute Trapujale. Herri Eskolako 3. zikloko ikasleekTrapujalerenepaiketa eta erreketa txikia antzeztuko dituzte 15:15ean Gurutza Santuaren plazan. Txokolate jatea egingo dute ondoren herri eskolan.

Trapujaleren epaiketa, herio bidaia eta txerrijana egingo dute 19:00etatik aurrera Inauteriak agurtzeko.

Trapujale oroigarria, Maria Pilar Intxausperentzat

Inauteriak hastearekin batera banatzen dute Trapujale oroigarria. Urtero herritar bat hautatzen dute sari hori jasotzeko, eta aurten Maria Pilar Intxauspe izango da Trapujale oroigarria jasoko duena. Intxauspek Trapujaleren abestiaren letra egilea da.

http://oarsoaldea.hitza.eus/files/2013/02/Trapujaleren_etorrera_2010ean.jpg

Trapujaleren etorrera

Dokumentuaren akzioak