Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan' dokumentala

Dokumentuaren akzioak

'Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan' dokumentala

Badihardugu Euskara Elkarteak, Ahotsak proiektuaren barruan, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeaz arduratzen da. Hori horrela, Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan dokumentala egin berri du Eskoriatzako generazio ezberdineko herritarren testigantzekin.
Egilea
Imanol Beloki
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Eskoriatza
Mota
Albistea
Data
2015/02/06
Lotura
Goiena

Santa Ageda eta kintoen ohitura transmititzeko helburuarekin egindako lana da. Eskoriatzako Udal artxiboko argazkiekin, Teleskoko bideo eta audio zaharrak erabiliz, eta generazio ezberdinekoak diren elkarrizketatuekin ekoiztu du Badihardugu Euskara Elkarteak lan hau.

Grabaketak uztailean egin ziren eta dokumentalaren aurkezpena berriz, otsailaren 3an izan zen Zaldibar Antzokian. Bestalde, helburu didaktiko moduan ere erabili da. Hala, aurten kinto izan direnei dokumentala proiektatu zitzaien, ohitura nondik datorren ezagutu dezaten.

Hemen bideoaren lotura: Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan

Eskoriatzako Zaldibar Antzokian otsailaren 3an egin zen aurkezpenean, dokumentaleko hainbat partaide batu ziren.
Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan dokumentalaren fotograma bat.

Dokumentuaren akzioak