Dokumentuaren akzioak
'Petti Buhame' pastoralaren testua, zubereraz eta batura ekarrita
EiTBko Euskara Sailak 'Petti Buhame' pastoralaren testua euskara batura ekarri du. Webgunean, jatorrizko bertsio eta egokitzapena kontsulta ditzakezu.
Pastoralaren testua Pier-Pol Berzaitz musikari eta kantari zuberotarrak ondu du, Petti Buhame fikziozko pertsonaiaren bizikizunak gaitzat hartuta. Petti arketipo bat da, gizartearen bazterketa eta arbuioa jasaten dituen pertsonaren irudia. Kasu honetan, buhame bat da, ijito bat.
2014ko pastoral hau ez da azken urteetan Berzaitzek prestaturiko bakarra. Aipagarri da 'Bereterretxen khantoria' baladan oinarrituta 2005erako osatu zuen tragedia. Petti Buhame ez da, gainera, 2014an taularatu den pastoral bakarra. Baionan, ekainaren 29an, Gerezien denbora antzeztu zen, Itxaro Bordak idatzia, eta Maulen, apirilaren 30ean eta maiatzaren 4an, Akitaniako Alienor eskaini zuten, Jean-Mixel Bedaxagarrek idatzia.
Dokumentuaren akzioak