Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orakunde Egunarekin abiatuko dira inauteriak Elizondon

Dokumentuaren akzioak

Orakunde Egunarekin abiatuko dira inauteriak Elizondon

Ortziralean puxka biltzen aterako dira gazteak eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea

Elizondon inauteri giroan murgilduko dira ortzegunetik larunbatera. Ortzegun Gizen Eguna Oilar Dantza edo Orakunde Eguna izaten da Baztanen. Ortziralean puxka biltzen ibiliko dira gazteak eta haurren desfilea eginen da. Larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Elizondo
Mota
Albistea
Data
2015/02/11
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailak 12, ortzeguna

Oilar Dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Urtero bezala, karrikadantza, bazkari eta jostetak izanen dira goizean. Arratsaldean, oilarren ordua izanen da.

Otsailak 13, ortzirala

09:00etan gazteak elkartu eta puxka-biltzeari hasiera emanen diote.

16:00etan haurren desfilea izanen da. Desfilearen ondotik, txokolatea eta dan­tzaldia antolatu dituzte haurrendako.

22:00etan Jantziloren erretzea plazan.

Otsailak 14, larunbata

12:00etan mozorro eta orgen desfilea eginen da herrian barna.

Larunbat eguerdian eginen dute orga eta mozorroen desfilea.

Larunbat eguerdian eginen dute orga eta mozorroen desfilea. Argazkia: Artxiboko argazkia


Dokumentuaren akzioak