Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Makila", Pariseko dantzari, kantari eta musikariek sorturiko euskal dantza ikuskizuna, bihar estrenatuko da

Dokumentuaren akzioak

"Makila", Pariseko dantzari, kantari eta musikariek sorturiko euskal dantza ikuskizuna, bihar estrenatuko da

"Makila" Pariseko Eskual Etxeko bi elkarteek (Gazteriak eta Gernikak) egindako lana da; hiriko dantzari, abeslari eta musikariak batuz. Bihar bertan estrenatuko da Asnieres sur Seine-eko Armand Bejart antzokian. Guztira, 60 pertsona bilduko ditu taulagainean. Hauek guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte. Horietariko asko, zuzeneko musika originalarekin lagunduak izango dira. Ikus aurrerapen bideoa jarraian.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Paris
Mota
Albistea
Data
2015/01/30
Lotura
Euskalkultura.com

Euskal ikuskizuna, baina Parisen sortua, "Made in Paris", halaxe aurkeztu digute "Makila" bertan lanean ari diren lagunek. Elkarlanean sortu dute Pariseko ingurunetan bizi diren makina bat euskaldun eta euskal maitaleek. Ekimenaren sustatzaile izan dira Pariseko Eskual Etxeko bi elkarte, Gazteria eta Gernika.

"Proiektu honetan, partaide guztiek haien jakituria eta indarrak batu dituzte, haiek ikasitako balore zein usadioak, lekuko bat izango balitz bezala ondorengoei irakasteko, horregaitik "Makila" izena  hautatu dute proiektu honentzat", azaldu dute antolakuntzatik.

Ikuskizuna bihar bertan estrenatuko da Parisen, Asnieres sur Seine auzoko Armand Bejart antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Sarreren prezioa 15 eurotakoa da, erreserbak egiteko eta informazio gehiago eskuratzeko deitu 07-81-89-5038 telefonora edo idatzi makila.reservation@gmail.com e-mailera. Sarrerak zuzenean internet bidez erosteko, jo hona.

Ikuskizunaren webgunea: http://gazteria.free.fr

Hona "Makila" ikuskizunaren aurrerapen bideoa:

"Makila" ikuskizunaren kartela
"Makila" ikuskizunaren kartela

Dokumentuaren akzioak