Dokumentuaren akzioak
Lesakako inauterietan giro bikaina izanen dute aurten ere
Larunbatean Buruztanka gaztetxearen aldeko poteoa eginen dute
Otsailaren 11n, asteazken goizean Irain Eskolan inauterietako jaialdia ospatuko dute.
Otsailaren 12an, Ortzegun Gizen egunean goizez arraultze-arraultze eskean ibiliko dira neska-mutikoak. Arratsaldean Tantirumairu ikastolan inauterietako jaialdia ospatuko dute.
Igandea izaten da egun handia Lesakan, baina larunbatean ere hasten dira lehen mozorroak ikusten. Aurten, gainera, Buruztanka gaztetxearen aldeko poteoa eginen da. 19:00etan abiatuko dira Arranotik, Elutxa txarangak lagunduta. Jendea mozorrotuta joatera animatu nahi dute.
Otsailaren 15ean, igandean goiz-arratsaldez Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. 17:00ak aldera Zakozar ttikiak abiatuko dira karrikaz karrika ibilaldia egitera eta ondoren Zakozar haundiak aterako dira Musika Bandaren laguntzarekin. Ondoren dantzaldia izanen da plazan.
Otsailaren 16an, astelehenean goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserri. Goiz-eguerdian Orgak ibiliko dira plaza inguruan eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan.
Honenbertzez bukatuko dira inauteriak lesakar gehienentzat, baina oraindik Fraindarrak goiz-arratsaldez baserriz baserri ibiliko dira.
Igande ilunabarrean eginen dute zakozarrek bere ateraldia. Argazkia: Artxiboko argazkia
Dokumentuaren akzioak