Dokumentuaren akzioak
Les Ballets Jazz de Montrealen dantza 'sexy eta originala', Arriagan
“Joera garaikideen sormenaren alderdia aztertzen duen, baina aldi berean estetika klasikoarekin konpromisoa duen estilo distiratsua eta adierazgarria” sdu BJMk, Les Ballets Jazz de Montreales, adituen arabera, eta horixe taularatuko du Arriaga Antzokian, ostiralean, urtarrilaren 23an eta larunbatean, 24an, 20:00etan.
“Dantza hibrido” kontzeptua hiru piezez osatutako egitarauak gauzatuko du: Cayetano Soto bartzelonarraren “Zero in on”; Wen Wei Wang koreografo txinatarraren “Night box”; eta Barak Marshall israeldar-amerikarraren “Harry”.
Fusioaren aldeko apustua BJMren izaeraren adierazgarri da, ikerketa laborategi ere baita konpainia.
Les Ballets Jazz de Montréal dantza eta ballet taldea punta-puntan dago egun. 1972an sortu zuten Geneviève Salbaingek, Eva von Gencsyk eta Eddy Toussaintek, eta, arduradunek azaldu dutenez, “konpainiaren izenak jasotzen duen jazz hori gaur egungo gustuetara egokitutako ballet klasikoari buruzko erreferentzia da musika estiloa baino gehiago”
Sarrerak 12 eta 42 euro arteko prezioan erosi ahal dira, webgunean helbidean, 946 850 850 telefono zenbakiaren bitartez eta antzokiko txarteldegietan.
Dokumentuaren akzioak