Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Legazpiko Sustraiak dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du maiatzaren 3an

Dokumentuaren akzioak

Legazpiko Sustraiak dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du maiatzaren 3an

Mirandaola_EgunaLegazpiko Sustraiak dantza taldeak 40 urte bete ditu aurten eta maiatzaren 3an taldea sortu zutenak omenduko dituzte. Ekitaldia ezpata-dantzaren eta Olaria sariaren banaketaren ondoren egingo dute. Urte hauetan guztietan taldean aritu diren dantzari guztiak gonbidatuta daude. Omenaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute. Bazkarian parte hartu nahi dutenek bi telefono hauetako batera deitu behar dute izena emateko: 657 71 58 79 (Jon) eta 943 73 32 00 (Arantxa okindegia).
Egilea
Asier Zaldua
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/04/07
Lotura
Goierriko Hitza

Omenaldian Sustraiak dantza taldearen lehenengo haur taldekoek parte hartzea nahi dute. Hilaren 9an bilera egingo dute beraiekin: 20:15ean, taldearen lokalean.

http://goierri.hitza.eus/files/2015/04/Mirandaola_Eguna.jpg

Dokumentuaren akzioak