Larunbatean egingo dute inauterietako puska biltzea Aranoko zomorroek

Izer eta Alabier trikitilariak izango dituzte lagun

Otsailaren 7an, larunbatean, ospatuko dituzte Aranoko inauteriak.
Hedabidea
Ttipi-ttapa
Lekua
Arano
Mota
Albistea
Data
Lotura
Ttipi-ttapa

Goizeko 8:30ean abiatuko dira zomorroak puska biltzera. Izer eta Alabier trikitilarien piezak izango dituzte bidean lagun, azken dozena bat urtetan bezalatsu. Zomorroen bazkaria izango da gero eta 17:00etatik aurrera zahagi-dan­tza. Gauean Garikoitz eta Iñaki trikitilariek giroko dute afalondoa.

Baserriz baserri ibiliko dira Aranoko zomorroak larunbatean.

Baserriz baserri ibiliko dira Aranoko zomorroak larunbatean. Argazkia: Artxiboko argazkiak