Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Koko-dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzariak

Otaola-Kiñarrako baserrietara bisitan

Bihar irtengo dira koko-dantzan eta koko-eskean, Kezka dantza taldearen ekimenez. Azken urteotako martxari jarraituta, goizean goizetik hasita egunaren zatirik handiena baserririk baserri ibiliko da koko-marruen konpartsa eta arratsaldean, berriz, herriaren erdialdean erakutsiko dituzte euren koko-jantzi eta dantzak, nahi duten guztientzat zabalik egongo den kalejiran. Egun bakarrean Eibarko baserri guztietara ailegatzeko modurik ez dagoenez, urte bakoitzean horietako batzuetara joaten dira eta aurten Otaola- Kiñarra aldeko baserriak bisitatuko dituzte.
Komunikabidea
Eta Kitto!
Mota
Albistea
Data
2015/02/06
Goizeko 08.30ean MerkatPlazan egingo du lehen agerraldia koko-dantzen konpartsakhango postuetan dauden baserritarren aurrean. Ondoren, aurreko urteetan bezala, bi taldetan banatuko dira: "Batzuk Txontatik gorako bidea egingo dute oinez eta Mertxete, Iraegi, Areta eta Aretabeletxe baserriak izango dira lehenengo geltokiak. Hortik, mendi-pista bat hartu eta Altamira-erdikoa baserrira joango dira. Bertan egingo dugu topo bigarren taldearekin eta hortik aurrera denek elkarrekin jarraituko dugu". Bien bitartean, bigarren taldeak Sautxitik gora, Iragorri baserrian egingo du lehen dantza saioa. Eta Iragorritik bidean aurrera eginda, Azitain aldeko Loiola, Egiguren, Ixkue, Azitaingo erretegia eta Txopen baserrietan geldituko dira. Altamira-erdikora ailegatu baino lehen Otaolaerdikoa eta Ipurua baserrietan ere geldituko dira.

2015-02-06_Eta-Kitto-Koko-dantzariak-01.jpg

Kezkatik azaldu dutenez, "bi taldeak Altamira-erdikora ailegatzen garenean, bertan dantza egin eta oinez jarraituko dugu ibilbidea. Urki aldeko Altamira-behekoa eta Kantina baserriak bisitatuko ditugu ondoren eta, amaitzeko, Txonta aldera joango gara denak bat eginda. Han Lekamendi, Urkiditorre eta Bolingua baserrietan gelditu eta azken horrekin amaituko dugu lana"

Koko-festabaserrietatik kalera
2015-02-06_Eta-Kitto-Koko-dantzariak-02_Leire-Iturbe.jpg

Urtero lez, egunaren zatirik handiena baserri batetik bestera geratu barik ibiliko badira ere, iluntzean herriko erdialdean kalejiran ibiltzeko indartsu eta umoretsu egotea espero dute, 19.00etan anbulategiko parkean batu eta kalejiran ibiltzeko asmoa dute eta: "Parkean elkartuko gara koko-konpartsa eta koko-festan parte
hartu nahi duten guztiak, eta Mauxitxa txarangak lagunduta erdialdeko kaleetan ibiliko gara. Ekitaldi hau irekia da eta parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu nahi ditugu koko-jantzi eta festan gurekin bat egitera". 21.00ak arte ToribiEtxebarriaUntzaga etCalbeton inguruan ibiliko dira. 

Eguen Zuri

Biharko ekitaldia datorren astean ospatuko den Eguen Zurirako girotzen joateko primerako ariketa izango da, gainera. Izan ere, datorren asteko eguenean herriko ikasleak izango dira protagonista, bazkalostean egingo dituzten kalejira eta jaialdiekin. 17.00 etan Jainaga etNarbaizarekin kalejira egingo daUrkizutik UntzagarainoEta ordu berean hasiko da Liskerren dantzaldiaplazan ipinita dagoen karparen barruan. 19.00ak artegainera, Astixak umeendako tailerrak (ipuinetako pertsonaien karetak, makillajea eta osagarriak) eskainiko ditu Untzagan. 

Dokumentuaren akzioak