Dokumentuaren akzioak
Intxixu eta Sorginek zabaldu dute Ihote festa bailaran
Festaren jarraipen modura, Haur-tzaro ikastolako eta Elizalde eskolako dantzariek Azeri- eta Sorgin-dantza eskaini zuten. Gero, Aiako Harriko Kataxulotik zetozen Intxixuen eta Sorginen bila joan ziren denak, irrintzika eta oihuka, mitologiak eta gizarte zibilizatuak bat egiteko. Doneztebe plazara iritsi hala, Ihoteetako aurkezleen hitzek ongietorria eman eta suaren inguruan dantza egin zuten gure Intxixu eta Sorginek. Jarraian, auzoetako banderak igo zituzten udaletxeko balkoira. Une zirraragarria izaten da, inondik ere.
Azkenik, herritarrak elkartu zi-tzaizkien eta denek dantza ugari egin zuten suaren bueltan: Arratiako arin arina, Zazpi jauzi, Petiri dantza Lantzeko zortzikoa, Luzaideko Bolant dantza, Fandangoa, Arin-arina.
Gaur Kuestazioa
Gaur goizean Oiartzungo auzo bakoitzean lagun talde bat ibiliko da baserriz baserri eta etxez etxe dantzan, trikiti soinua lagun dutela. Neskak poxpolinez jantzita ikusiko ditugu; mutilak, berriz, galtza eta alkandora zuriarekin eta gerriko eta txapela gorriekin; guztiek alpargata zuri zinta gorridunak jantziko dituzte oinetan. Baserrietakoek eta etxeetakoek dirua edo janaria emango diete (odolkiak, txorizoa, intxaurrak, arrautzak.).
Talde bakoitzak trikitilariak eta bandaduna edukitzen ditu, bai eta erratza, saskia eta burruntzia ere. Jasotakoarekin eguerdian auzoko elkartean bilduko dira bazkari legea egitera. Gero, denak herriko plazara igoko dira, arratsaldeko 18:00etan.
Herrian barna ibili ziren ihote giroa zabaltzen ikasleak. Urmendi barruan ere ospatu zuten. / GOIZARIN
Dokumentuaren akzioak