Dokumentuaren akzioak
Inauteriak eta gero, kontuak egiteko ordua
Bihar Astearte iñote ondorengo larunbata izanik, Goizuetako karnabaletako azken eguna ospatuko dute.
Gauean, Los Webotes taldearen kontzertua Gaztetxean.
'Astearte iñote' bustia
Inauteri euritsuak izan dira aurtengoak. Horie z zen oztoporik izan jai hiroa zabaltzeko herrian barna. Hori mozorroen lana izaten ohi da eta ohi bezala, gosaria ondoren eskean ibili ziren herrian barna. Ondoren, prest zuten bazkaria. Indarrak hartu eta gero, Zahagi dantza eskainiz ibili ziren herrian. Ilunabarrean bestelako dantza soinuak izan ziren Gugaz taldearen eskutik. Eguneko beste une berezia karroen desfilea izaten ohi da eta aurten ere goizuetarrek prest zituzten mozorroak, dantzak eta bestelakoak primeran pasatzeko. Eguna amaitzeko afaria eta gero, goizaldera arte, dantzaldia egon zen Gugaz taldearekin. Irudimena handia eta jai giroa nagusitu dira beste behin, Goizuetako inauterietan.
Dokumentuaren akzioak