Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igantzin ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Igantzin ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak

Gazteek etxez etxe banatutako txartelekin bildotsa eta ardo lotea zozketatuko dituzte

Igantzin ere asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak. Gazteek bere ohiko harat-honatak eginen dituzte auzoz auzo mozorroturik ortziralean eta larunbatean. Larunbat ilunabarrean, etxez etxe banatutako txartelekin, bildotsa eta ardo lotea zozketatuko dute.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Igantzi
Mota
Albistea
Data
2015/02/04
Lotura
Ttipi-ttapa

Ortziral goizeko 10:00ak aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez­etxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Eguerdian bazkaria eginen dute. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.

Larunbat goizeko 8etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean etxez­etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek. Lehenengo saria bildotsa izanen da eta bigarrena ardo lotea. Gauean afaria eginen dute.

Inauteri giroa auzoz auzo hedatuko dute Igantziko gazteek ortziralean eta larunbatean.

Inauteri giroa auzoz auzo hedatuko dute Igantziko gazteek ortziralean eta larunbatean. Argazkia: Artxiboko argazkia

Dokumentuaren akzioak