Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean abiatuko dira maskaradak Idauze-Menditik

Dokumentuaren akzioak

Igandean abiatuko dira maskaradak Idauze-Menditik

Maskarada

Idauze-Mendiko gazteek hartu dute aurtengo maskaradak egitearen ardura. Igandean abiatu eta apirilaren 19an emanen dute azkena herrian, orotara 12 ateraldi eginez.
Egilea
Allande Sokarros
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/01/15
Lotura
Berria

Hamasei urte iragan dira Idauze-Mendiko gazteek azken maskaradak egin zituztenetik. Aurten, talde zinez gaztea osatu dute 30 herritarrek. Halako ohiturarik ez bada ere, igandean meza antolatu dute goizeko 9:00etan herriko elizan, eta ondotik dira abiatuko, auzoz auzo, zazpi barrikadetara.

1999an izan ziren Idauze-Mendiko gazteek egindako azken maskaradak. Tarte horretan, haatik, Pier-Pol Berzaitzek idatzitako Ramuntxo pastorala eman zuten herritarrek, 2003. urtean. Sarritan, beti ere ez esatearren, gertatzen da herri batek maskaradak eta pastorala jarraitutasunean paratu eta eman ditzan, urte batzuk tarte. Herri batek Zuberoako euskal kulturari dion atxikipenaren seinale dira, bata zein bestea. Haatik, bi kultura adierazpen horien gizarte esparrua ezberdina da, zeren eta pastorala adin orotako jendearen bilgune, elkarlan eta emaitza da, eta maskaradak, berriz, gazteriaren kontuko dira.

Ezaugarri hori nabarizkoa da Idauze-Mendikoen kasuan ere, 30 bat joko egileak oso-oso gazteak baitira. Ohargarria geratuko da, halaber, horietarik asko neskak direla, eta aitzindariak dantzarien artean; esaterako, Entseinaria salbu, denak hala dira. Jakina da Zuberoako neskek dutela nolabait dantza jauzien katean etenik ez gertatzea ahalegindu, halako batean mutil gehienak kultura arlotik saihestu baitziren, kirol jarduerak lehenesteagatik batik bat. Urteotan, hala ere, badirudi mutilak dantza tradizionalari berriro arreta jartzen ari direla… Hala, kukuilero edo dantzari gazteenen artean, mistotasun nabariagoa azalduko da Idauze-Mendiko maskarada hauetan.

Ondoko igandeetako agenda horrela finkatua da:

Urtarrilaren 18a, igandea: Idauze-Mendi

Urtarrilaren 25a, igandea: Atharratze

Otsailaren 1a, igandea: Urdiñarbe/Muskildi

Otsailaren 8a, igandea: Garindaine

Otsailaren 15a, igandea: Gamere-Zihiga

Martxoaren 1a, igandea: Altzürükü

Martxoaren 8a, igandea: Ürrüstoi-Larrabile

Martxoaren 14a, larunbata: Maule-Lextarre

Martxoaren 21a, larunbata: Santa Grazi

Martxoaren 28a, larunbata: Zalgize/Iruri

Apirilaren 5a, igandea: Barkoxe

Apirilaren 12a, igandea

Apirilaren 19a, igandea: Idauze-Mendi

Gazteak maskaradak prestatzen.
Gazteak maskaradak prestatzen. / Allande Sokarros

Dokumentuaren akzioak