Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko dantzariek maila ona erakutsi dute Beasaingo txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Herriko dantzariek maila ona erakutsi dute Beasaingo txapelketan

Elene Sesenek hirugarren amaitu zuen Soinu Zahar txapelketan; Mattin Etxebeste, berriz, txapeldun gelditu zen Aurreskuan

Oiartzungo dantzariek buru-belarri jarraitzen dute lanean Gipuzkoako dantza txapelketatan ahalik eta maila onena erakusteko asmoz. Horren seinale aurreko asteburuan Beasaingo Soinu Zahar txapelketan lortutako emaitzak. A sailean, Elene Sesenek hirugarren koskan amaitu zuen. Mattin Etxebeste dantzaria, berriz, txapeldun gelditu zen Aurresku txapelketan, A sailean.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2015/03/13
Lotura
Diario Vasco

Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako bideo lehiaketan bigarren saria lortu du Ekain Susperregi Ibarguren dantzariak. 'Xuletino' lana aurkeztu zuen oiartzuar gazteak, Zuberoako dantza tradizionalean oinarritutako bideo-lana. Familiako kideen laguntzarekin, lan ederra osatu du Susperregik. Oiartzungo hainbat tokitan egin ditu grabazio lanak, hala nola Arrietako deposituan, Landetxe plazan, Ugaldetxoko plazan, Iturriozko Soroan... «Ideia pentsatu eta lan guztia egin arte, hilabete osoa eman dut buru-belarri lanean», argitu zuen dantzariak. «Lan polita izan da eta oso gustura nago azken emaitzarekin», dio.

Dantzariak sariekin.

Dantzariak sariekin. 

Dokumentuaren akzioak