Dokumentuaren akzioak
"Haizeari" Getaria dantza taldearen eskutik
Getaria taldeak, bere herriko itsas historian inspiratuz, haien bizibidea itsasoan ateratzen zuten XVIII. mendeko gizonen bizia taularatzen du. Sortu eta egokitutako dantzen bitartez, eta tarteka dantza tradizional zenbaitekin, taldeak erakustera ematen du kortsarioen bizimodua, bai portuan, bai itsasontzian. Pascale Lasconok koreografoak proiektua eraman du dantza talde desberdinetako dantzariekin. Otsaileko oporretan, taldea Bolibiako herri batera joanen da hango ihauterietan dantzatzeko. Uda huntan, ikusgarria ikusteko edo berriz ikusteko parada ukanen duzue.
Dokumentuaren akzioak