Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Dokumentuaren akzioak

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Astelehen eguerdian eginen da eskolakoen desfilea eta astearte arratsaldean karrozena

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian eskolakoen desfilea eginen da herrian, Brasil gaia hartuta. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean, baita karrozen desfilea ere. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 21ean.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2015/02/09
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailak 15, igandea

17:00etan Gaztetxoen zahagi dantza.

18:30ean Dantzaldia.

21:30ean Mozorroen afaria.

Otsailak 16, astelehena

08:00etan Mozorroen irteera baserrietara.

10:00etan Plaza eta soziedadea apaintzea, gaia: Brasil.

11:30ean Hamaiketakoa.

12:00etan Desfilea herrian zehar.

13:00etan Umeen bazkaria.

14:30ean Helduen bazkaria. Ondoren umeentzako tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte-Txokoan.

18:30ean Mozorroen etorrera herrira dultzaineroekin.

19:00etan Plazan dantzaldia.

22:00etan Mozorroen afaria.

Otsailak 17, asteartea

09:00etan Mozorroen gosaria. 10:00etan Mozorroak herriko kaleetan zehar.

14:00etan Mozorroen bazkaria.

17:00etan Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.

19:00etan Erromeria Gugaz taldearekin.

20:00etan karrozen desfilea.

22:00etan mozorroen afaria.

23:30ean erromeria Gugaz taldearekin plazan.

02:00etan Disfraz leihaketa Gaztetxean.

Otsailak 21, larunbata

12:00etan poteoa Igandea txarangarekin.

14:00etan Mozorroen bazkaria.

17:30ean aldera poteoa igandea txarangarekin Gauean Los Webotes taldea Gaztetxean.

Joan den urtean baino eguraldi hobea izanen al dute mozorroek.

Joan den urtean baino eguraldi hobea izanen al dute mozorroek. Argazkia: Artxiboko argazkia

Dokumentuaren akzioak