Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Fandangoa, Disney Channelen

Dokumentuaren akzioak

Fandangoa, Disney Channelen

'Liv and Maddie' telesailaren ataletako batean, fandango ezagun bat entzun daiteke. Bideoa: Fandangoa, Liv and Maddie telesailean.

Gari Araolazak eman du aurkikuntzaren berri: fandango bat ala soinu pieza klasiko bat? Fandango bat da, Luistxo Fernandezek, horrek ere Twitterren, gero baieztatu duenez. Disney Channelek udazkenean estreinatu zuen Liv and Maddie AEBetako telesailaren bigarren denboraldian entzun daiteke, Iñaki Malbadik 1982an lehen aldiz kaleratu zuena.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/03/04
Lotura
Berria

Disneyko serie bateko fandango hau euskalduna zelakoan, horrela ote, ala soinu pieza klasiko bat da? https://t.co/nELFv0A31t @oaraolaza

— Gari Araolaza (@garaolaza) March 3, 2015

Baieztatua, euskal fandango tradizionala Disney Channeleko Liv & Maddien: https://t.co/97yjy9gNGm | http://t.co/t1X4BpKS02 via The Araolazas

— Luistxo Fernandez (@luistxo) March 4, 2015

 

27. minutuan entzun daiteke trikitixa pieza. Trikimailua.com webgunean jaso dutenez, doinu hori dantzarako errepertorioaren barruan koka daiteke: "Gipuzkoakoa da doinua eta bere jatorriari dagokionez tradizionala dela uste da. Iñaki Malbadik 1982 urtean kaleratu zuen lehenengo aldiz. Euskal Herriko fandangorik nazioartekoena da".

Liv and Maddie AEBetako telesail bat da, eta John Beck eta Ron Hartek sortu zuten. Disney Channelerako sortutako telesail bat da, eta 2013ko uztailaren 19an eman zuten lehen atala. Fandango pieza entzuten den hori bigarren denboraldiko bigarren atala da.

Bigarren denboraldia udazkenean estreinatu zuten, eta hamahiru atal zituen hasiera batean, baina gero 24ra luzatu zuten. YouTuben pasa den abenduan jarri zuten ikusgai bideo hori.

Dokumentuaren akzioak