Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza bultzatzen

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza bultzatzen

Gero Axular Kultur Elkarteak hamaika urte daramatza euskal dantza ez galtzeko irtenbidea bilatzen. Aurkeztutako azken lana ‘Itzal galdua’ da.
Egilea
Nahikari Muñoz
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2015/04/07
Lotura
Diario Vasco

Gero Axular dantza taldea 2004. urtean jaio zen euskal kultura eta folklorea lantzeko. Europako herrialde ezberdinetan Euskal Herria ordezkatu du, Llangollengo (Gales) festibalean irabazle izanez. UNESCOren “Culture & Traditions” elkartearen bazkideak dira, hainbat herritako kultura eta tradizioak mantentzeko helburua duen elkartea.

Plazaratutako ikuskizunei -“Sasi Artean”, “Lamien Basoa”,” Talaia”, “Xereta”, “Argizaiola” eta “Itzal Galdua”- “jantzi” berri bat eman nahi izan die dantza eta musikari, dantzak gaurkotuz, bestelako musikaz apainduz, eta gaurko tresnez eta teknikaz hornituz, ikuskizun moderno, erakargarri eta hunkigarriak lortuz.

Dokumentuaren akzioak