Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskadin ikasi ahal izango dira Dantza eta Arte Dramatikoa

Dokumentuaren akzioak

Euskadin ikasi ahal izango dira Dantza eta Arte Dramatikoa

Bilbon kokatuta dagoen Dantzerti Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak eskainiko ditu ikasketa horiek datorren ikasturtetik aurrera

Aurrerantzean, arte dramatikoan edo dantzan goi mailako ikasketak burutu nahi dituzten euskal herritarrek ez dute ezinbestean kanpora joan beharko ikastera, datorren ikasturtetik aurrera Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan kokatuta dagoen Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak emango baititu goi mailako arte ikasketak bi atal horietan. Arte Dramatikoan, interpretazio espezialitatea eskainiz abiatuko da Dantzerti datorren ikasturtean; Dantzan, berriz, koreografia eta interpretazioa espezialitateetan.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2015/04/02
Lotura
Diario Vasco

Izan are, ikasketa berrien aurkezpenean esan dutenez, "ikasketa artistikoek bizi duten gorakada, profil profesional berrien eskaera eta Euskadin antzerkigintzak betidanik izan duen indarra kontuan izan da" erabaki du Eusko Jaurkaritzak goi mailako zentroa sortzea, "gizartearekin, hizkuntzekin, kulturarekin eta lanarekin harreman zuzena lortuko duen zentro bat". Zentro horrek emango ditu alegia Arte Dramatikoko eta Dantzako goi mailako titulazio ofizial bakarrak.

Lau ikasturte eta plaza oso mugatuak

"Profesional bilakatzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, eta, horrenbestez, lan-espektatiba dute", esan dute. Goi-mailako arte-ikasketen bidez, ikasleek "ingurune horretan txertatzeko beharrezko erremintak eskuratuko dituzte", eta, horrez gain, arte-irakaskuntzako ikastetxeetan eskolak emateko ere gaituko dira. Gradu baten pareko titulua izango da ondorio guztietarako.

Arduradunek azaldu dutenez, "goi-mailako arte-irakaskuntza hauek musikako irakaskuntza profesionalarekin batera ipinita, sinergia interesgarriak sortuko dira; hala, ekarpen eta interakzio nabarmenak izango dira eta elkarrekin parte hartuko dute trebakuntzako hainbat proiektu eta jardueratan. Horrekin, ikastegi integratu bat lortu nahi da. Erronka anbiziotsua da; nahiz eta artikulatzen zaila izan, aukeraz beteta ikusten dugu, benetako fabrika artistiko bat bezala".

Ikasleek burutu beharko duten bidea ez da erraza. "Borondatea eta gaitasuna duten ikasleei zuzenduta daude ikasketok, konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitute", azpimarratu dute eta, graduko gainerako ikasketen modura, lau ikasturte akademiko gainditu, 240 ECTs kreditu guztira.

Sartzeko baldintzei dagokienez, batxiler-titulua edo unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izan behar da. Horrez gain, berariazko sarrera-proba bat egin beharko da ikastegian bertan. Sarrera probarako izena emateko epea maiatzaren 4tik 22ra egongo da irekita.

Dena dela, batxiler-titulurik gabe ere sar daiteke ikasketa hauetara, baldin eta hezkuntza-administrazioak urtero deitzen dituen Batxilergoaren ordezko heldutasun-proba gainditzen bada. Esandako proba egiteko, apirilaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Pentsatzekoa da plaza lortzea konplikatua izango dela, oso mugatua baita datorren ikasturtean Dantzertin hasiko direnen kopurua: Arte Dramatikorako 15 plaza deituko dira, eta Dantzarako (koreografia eta interpretazioa) 25.

Artxiboko irudian, Dantzaz taldeko bi kide taula gainean.

Artxiboko irudian, Dantzaz taldeko bi kide taula gainean. / USOZ

Dokumentuaren akzioak