Dokumentuaren akzioak
Elurrari eta hotzari aurre egin diote Beintza-Labaiengo inauterietan
Gazteak puska biltzen ibili ziren eta haur eta gaztetxoek ere bazkaria izan zuten
Elurrari eta hotzari aurre eginez, igaro dira aurtengoan ere Beintza Labaiengo inauteriak.
Otsailaren 6an, ortziralarekin eman zioten gazteak hasiera ostatuan afari batekin. Hurrengo egunean, herrian barrena ibili ziren etxez etxe puskak jasotzen kordionaren laguntzarekin.
Aldi berean, haurrak eta gaztetxoak ere inauteriak ospatu zituzten Beintzako ostatuan bazkari eder batekin. Menua honakoa izan zen: fritoak, zopa, oilaskoa eta postrea.
Gazteek giro polita jarri dute Beintza-Labaiengo inauterietan. Argazkia: Arantxa Iturralde
Dokumentuaren akzioak