Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgorriagako inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Elgorriagako inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan

Ortziraleko afariaren ondotik larunbata izanen da egun handia

Eguberrietako bestak pasa berriak izanda ere, Elgorriagako inauteak dauzkagu gainean. Urtarrilaren 16en herriari buelta emanen diote trikitilariekin eta ondoren afaria izanen dute herriko ostatuan. Gero, noski, ortziral arratseko bestak segituko du larunbat goizeko ordu ttikiak arte.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Elgorriaga
Mota
Albistea
Data
2015/01/15
Lotura
Ttipi-ttapa

Ilbeltzaren 17an, larunbat goizeko gosariaren ondotik, puxkak bilduko dira herrian barna. Bazkaria Hilarionen izanen da. Arratsaldeko 5etan mozorro desfilea eginen da eta hori akituta zozketa eginen da. Gero, urteroko ohiturari eutsiz, gazteek goizeko eskean lortzen duten arraultzak, txistorra eta urdaiazpikoa jendeari eskainiko diote. Arratsean afaria izanen da Hilarionen eta larunbateko ospakizunak akitzeko, akordeoiaren musika herriko ostatuan.

Heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an izanen da kontuak egiteko eguna. Arratsaldez mus txapelketa izanen da urtero bezala eta ondotik, kontuak egiteko afaria.

Giro polita izanen da Elgorriagako inauterietan.

Giro polita izanen da Elgorriagako inauterietan.

Dokumentuaren akzioak