Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun partaide izango dira zapatuko emanaldian, Durangaldeko 60.Txistulari Egunaren harira

Dokumentuaren akzioak

Ehun partaide izango dira zapatuko emanaldian, Durangaldeko 60.Txistulari Egunaren harira

Durangaldeko Txistulari Eguna antolatu duten 60. aldia da asteburu honetakoa. Urteurren biribila denez gero, egun bakarrerako barik, asteburu osorako ekintzak antolatu ditu Durangoko Jaizale txistulari elkarteak. Baimenik eman ez zietelako, 1971. eta 1978. urteetan izan ezik, azken hamarkadetan hutsik egin barik antolatu dute Durangaldeko Txistulari Eguna, San Jose egunean.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2015/03/12
Lotura
Anboto

Zapatuan, Andra Mariko elizpean egingo dute urtemuga oroitzeko ekitaldi nagusia. Fernando Urainen eta Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean, ehun partaide ariko dira 13:00etan hasiko den kontzertu horretan: txistulariek, Durangoko Orfeoiko abeslariek, metalek, dultzaineroek, albokariek eta pandero-jotzaileek ipiniko dute musika. Gainera, dantzariek ere hartuko dute emanaldian parte.

Hamaika kantuko errepertorioa eskainiko dute biharko emanaldian: besteak beste, Durangoko alkate soinua, Dantzari-dantza, Martxa baten lehen notak, Bizkaia maite, Herri maite eta Kaixo Durango kantak eskainiko dituzte. Bestalde, hontzertu horretan Amaia Aroma txistulari durangarra omenduko dute. Euskal Herriko emakume txistulari aitzindaria izatea eskertu gura diote durangarrari.

Antolatzaileek jakinarazi  dutenez, jaia amaitzeko, Xabier Etxeitak eta Miriam Uriak Durangaldeko erregelak dantzatuko dituzte Karmelo Barruetabeña txistulariaren doinuekin, elizpean bertan.

Bihar, barikua, 19:00etan hasiko dituzte asteburuko ekitaldiak, kalejira bategaz, eta Arozena anaiek Arozenatarren Ttunttuna txistu, perkusio eta gitarra kontzertua eskainiko dute, 20:00etan, Kurutzesantu Museoan.

1962. urtean, Durangon antolatu zuten txistulari eguneko irudia.

Dokumentuaren akzioak