Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Duela 40 urte Iñude eta Artzaiak berreskuratu zutenak atera dira aurten ere Beran

Dokumentuaren akzioak

Duela 40 urte Iñude eta Artzaiak berreskuratu zutenak atera dira aurten ere Beran

53 bikote bildu ziren Inauterietako Igandean

Ikuskizun bikaina eskaini dute aurten ere Iñude eta Artzaiek Beran, guztira 53 bikote atera baitira. Horien artean, beterano batzuk ere bai, hain zuzen, 1975ean ohitura berreskuratu zutenak.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2015/02/17
Lotura
Ttipi-ttapa

Igande goizean ezin izan zuten Eztegaratik Agerrarako bidea egin, euriaren ondorioz. Honela, Agerran egin zituzten lehenbiziko dantzak. Taldearen buru, duela berrogei urte, Victoriano Berasain, Joxe Mari Mehax eta Patxi Retegiren eskutik Iñude eta Artzaietako dantzak berreskuratu zutenak: Mikel Iturria eta Sole Garmendia, Fran Agara eta Mari Paz Martinez, Manolo Taberna (Garaxi bere alabarekin) edo Joxelu Unsion, bertzeak bertze. Beraiekin batera, duela berrogei urte ez, baina duela urte batzuk taldea utzia zuten berrogei urtetik goitiko batzuk ere bai: Juan Carlos Garro, Txaro Zubieta, Carlos Pacheco, Fernando Artieda eta Maria Vila… Eta beteranoekin batera, nola ez, gazteak ere.

Agerran bere dantzak egin ondotik, Eztegaratik Altzaterako bidea egin zuten eta gero 140 bat lagun bildu ziren Zubiondon bazkaltzera.

Sole Garmendia eta Mikel Iturria, iñude eta artzainen taldearen buru Agerran.

Sole Garmendia eta Mikel Iturria, iñude eta artzainen taldearen buru Agerran. rgazkia: Aitor Arotzena

Dokumentuaren akzioak