Donostia 2016 "Mugalariak" egitasmoa : Dantzaren bidez, zubiak eraikitzen
2016 urtean, Donostia Europako Kultur Herri Nagusi izanen da eta hitzordu nagusi honen kari, Baxe Nafarroako Herri Antzokia arartekolari lanetan ibili da « Hazitegi mugalariak » programakari, hezkuntza artistiko ekintzak garatzeko asmoz.
Ondorioz, Gipuzkoako « Dantzaz » konpaniak egonaldi bat egin du Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan. Aste batez, Mikel Laboaren unibertsotik abiatuz, gai desberdinak aztertu eta aipatu dituzte ikasleen ikasgaietan. Horrez gain, dantza garaikidearen deskubritzeko parada ezin dute 5garreneko ikasleek. Aste bukaeran, Nathalie Remadi koreografo gaztearekin sortu bi dantza pieza eskaini dituzte Oztibarreko ikastolako eta kolegioko ikasleen aitzinean.Ez da dudarik, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart artista mintegi bikana izanen dela urte hastapen huntan eta esperientzia baikorra bizi izan dutela horgo ikasle, erakasle eta dantzariek ! Proiektu hau Akitania-Euskadi egitasmoaren laguntzarekin egin da.