Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka dFeriak nortasuna izango du ardatz

Dokumentuaren akzioak

dFeriak nortasuna izango du ardatz

Arte eszenikoen azoka martxoaren 9tik 12ra egingo dute.

dFeriaren XXI. ekitaldiak 29 ikuskizun eskainiko ditu, horietatik erdia euskaraz, nortasunaren gaia hizpide. Azokaren historian zehar hainbat programa sustatu edo gauzatu dituzte, euren helburuetako bat jatorri ezberdineko konpainientzako erakusleihoa izanik. Aurtengoan, Iberoamerikako funtsak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako programekin batera, Eszena T deituriko programa aurkeztu dute. Baionako Eszena Nazioanaleko lagunekin partekatuko dute, leiho berri bat irekitzeko asmoz. Honela, Akitaniako OARA sareak bi ikuskizun ekarriko ditu eta dFeriak sare horretako eragileak gonbidatuko ditu azoka bere osotasunean ezagutu dezaten; hau da, lehen harremanak hastea nahi dute, euren arteko lotura sendotzeko eta etorkizunean proiektuak elkarrekin egin ahal izateko.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/02/09
Lotura
Irutxuloko Hitza

Iberoamerikako leihoa programak herrialde eta estilo askotariko zazpi ikuskizun hartuko ditu, Euskal Herriko proposamenak barne. dFeria Dantzan programari dagokionez, konpainiei arte eszenikoen merkatuan sartzen laguntzeko erakusleihoa eskaintzea du helburu eta Euskal Herriko dantzak bere osotasunean duen kalitate artistikoa islatzen du. Bada, aurten ere, Dantza Bultzatuz programa eskainiko dute: 5 dantza ikuskizun berri, erakargarri eta ezberdinak ikusteko aukera egongo da.

Ikuskizunen emanaldiez gain, jarduera paraleloak ere egingo dituzte, azokaren baitan edo beste data batzuetan: dramagintza ikastaroa (otsailaren 7tik martxoaren 7ra, larunbatero); eta Teatro SOLO performancea, aktoreak muturreraino eramango dituen antzerki esperientzia.

Irudia

Kartel berriaren egilea Lleidako Antonio Ponti Ibars da. diFERENTE izenburuarekin, sexu eta etnia ezberdineko pertsonaia ezberdinen ezaugarriak dituen fikziozko lagun ezezagun baten erretratua da: existitzen ez bada ere, bakana eta ezberdina den nortasun ezaugarri propioak dituen norbaitena.

Egitarauaren aurrerapena

ANTZERKIA

  • Martxoak 7-8, 17:00. Gau Arabiarra. Hika Teatroa. Gazteszena (Egia K.E.). Euskaraz.
  • Martxoak 9, 21:00. Solitudes. Kulunka Teatroa. Viktoria Eugenia Antzokia.
  • Martxoak 10, 20:30. La Calma Magica. CDN/Tanttaka Teatroa. Viktoria Eugenia Antzokia.
  • Martxoak 12, 20:30. Maldito sea el traidor a su patria! Theatre Mlandinsko. Viktoria Eugenia Antzokia. Euskarazko azpidatziekin.

DANTZA

  • Martxoak 11, 20:30. Walking City. Carmelo Segura Companhia. Viktoria Eugenia Antzokia.

 

Aurkehttp://irutxulo.hitza.info/files/2015/02/B9J1qzfIIAASlCO.jpg_large-e1423230240582.jpgzpena Viktoria Eugenia antzokian egin dute. (Argazkia: Donostia Kultura)

Dokumentuaren akzioak