Dokumentuaren akzioak
Dferia: dantza eta antzerkia, 'nortasun' kontzeptuaren inguruan
Martxoak 9-12
Dferia arte eszenikoen Donostiako jaialdiaren hogeita batgarren edizioa martxoaren 9tik 12ra izango da. Aurten, ikuskizunen % 51 antzezlanak izango dira, % 39 dantza eta % 11 diziplina anitzeko emanaldiak.
Aurtengo ikuskizunek nortasuna hartuko dute hizpide: “Identitatea adiera zabalean: norberarena, nork bere buruaz duen kontzientzia, edo norberaren bilaketa; kolektiboa, hainbat alderditan: politika-, migrazio-, gizarte-, kultura- eta arte-kontuetan, hautu sexualean edo genero-auzietan. Bakarka edo taldean, bestelakotasunak eta haien ondorioak, batzeko, banatzeko edo barne hartzeko faktore diren aldetik”, antolatzaileek azaldu dutenez.
Jaialdian, hiru programa bultzatuko dituzte: Eszena T, mugaren bi aldeetako konpainien arteko harremana sendotzeko helbidea duena; Iberoamerikako leihoa, dFERIAra datozen profesionalen artean Iberoamerikako ikuskizunak hedatu, sustatu eta bultzatzeko eta Latinoamerikako jaialditan euskal konpainien presentzia sustatzeko; eta dFeria Dantzan, dantza bere ezaugarri bereziak eta garrantzia duen diziplina gisa sustatzeko atala.
Lau egunez, Donostiako zortzi agertokik antzerki eta dantzako 29 ikuskizun hartuko dituzte Euskal Herriko (guztien % 45), Estatuko (% 30) eta atzerriko (% 25) konpainien eskutik.
Dokumentuaren akzioak