Dokumentuaren akzioak
Dantza-soka egun arrakastatsua
Hotzari aurre eginez, goizean goiz irten zen dantza-sokako taldea baserriz-baserri. Adin guztietako hogeita hamar dantzari inguruk parte hartu zuten atzo Dantza-soka Egunean. Goizean baserrietan dantza egin ondoren, eguerdirako jaitsi ziren plazara eta, guztiak elkartu ondoren, neskak izan ziren plazako emanaldia eskaini zutenak. Garazi Munduatek bere anaia Manexi dantzatu zion eta June Aramendiak bere ama Miren Berazari.
Ondoren, Kuku elkartean babarrun jatea izan zuten parte hartzaile guztiek. Arratsaldean Anitz Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen plazan. Egunari amaiera emateko Trikibeltz! Taldearen erromeria izan zen.
Adin guztietako dantzariek parte hartu zuten aurten ere Dantza-soka egunean. / NÚÑEZ
Dokumentuaren akzioak